Azken Albisteak

ARTI proiektua: ikasteko artea

Zergatik artea gureTrueba Ikastetxean

Historian zehar artea eta giza-garapena paraleloan joan dira. Lehenengo urteetatik jolasten, abesten, dantzatzen, marrazten edo margotzen dute haurrek naturaltasun osoz. Jarduera horiek ezinbestekoak dira beren garapen sentsorialerako, motorrerako, kognitiborako eta emozionalerako. Horien bidez ikasten dute eta munduarekin erlazionatzen dira.

Azterketa zientifiko ugariren arabera, emozioa dagoenean baino ez du ikasten garunak eta artea horretarako bide garrantzitsua da. Hori dela eta,Trueba IkastetxeanARTI proiektuadiseinatu dugu, ikasle guztiak hazten ari diren hazi izan daitezen, hasi haur-hezkuntzako lehenengo mailetatik (1-2 urte) eta Batxilergoko bigarren mailara arte (17-18 urte), eta beren sormena sustatzeko jarduerak egin ditzaten ikasgai guztietan eta hezkuntzako etapa bakoitzera egokituta.

Zer da eta zer nahi du ARTI proiektuak

2017/18 ikasturte honetan gure ikasleak proiektu global bat egiten ari dira,ARTI, ARTXANDAKO TRUEBA ART IKASTETXEA, eta bere xedea daeduki historikoak, hizkuntzakoak, matematikoak eta zientifikoak artearen bidez ikastea; aldi berean, trebeziak garatu nahi dira, esaterako, pentsamendu kritikoa eta elkarlana.

Pentsamendukritikoaren kulturasortzea daARTI proiektuaren beste xedeetako bat,


behaketaren, hausnarketaren eta ideien trukaketaren bidez.Hiru elementu horiek funtsezkoak izan dira pertsonen garapenerako. Gaur egun, Finlandia hezkuntza arloan punta-puntan dagoen herrialdea da eta bertako ikastetxeetan artearen aldeko apustua egin dute, sormena eta taldeko lana garatzeko, eta ezinbestekoak dira bi alderdi horiek datorkigun 4.0 gizarterako.


Trueba ikastetxea. Zure tokia hemen duzu